Mahastiak
Molina Pérez upeltegiak 15 eta 100 antzinate urteko mahasti kopuru zabala du Eskuernagako, Baños de Ebroko, Samaniegoko eta Abaloseko partzela ezberdinetan banadurik.
Kantauriar mendikateaz babestutako lur buztin karedunak dira, honek, haize sendoen babesa eta eguzki erakusketa handiaz baliatzen dira.
Urte guztian zehar zaindutako eta mimatutako mahastiak, saririk handiena lortzeko, gure fruiturik maitatuena: kalitate bikaineko mahatsa.
Gure upeltegiak erabiltzen duen mahats barietateak hauxek dira: tenpranillo beltza eta viura zuria ontzi mahatsondotik atarata, gehiengoa, nahiz eta horma mahatsondoak ere eduki.
Gozamen paregabea da gure mahastien oreka eta armonía behatzea, naturarekiko sintonia perfektuamantentzen baitugu, ingurugiroa errespetatuz, eta zuhaitzak landuz gure mahastien artean hauek, mahatsen garapenari laguntzen baitiote.
Naturarekiko maitasuna nabarmendu egiten dugu mertxikondoen birplantazioa jorratuz, honek, Arabar Errioxa osoan desagerpen arriskuan daudela, jakinda. Hala, ekosistema hobetu eta mahastiak aberastu eta edertu egiten ditugu.
