Ariana
AUKERAKETA
ARIANA, urriko lehenengo astean eguneko lehenengo orduko tenperatura baxuetan bildutako viura (70%) eta malvasia (30%) mahats helduekin barrikan hartzituta egiten den ardo zuria da.
Mahastiaren alde altuenetik bildu ziren mahatsak, bertan lur pobreenek izaera emango baitiote ardoari. bere lekualdatzerako 25 kiloko kutxak erabili ziren. behin upategian egonda, emeki mahatsak aletu eta zapaldu ziren ondoren haritz frantseseko barrikan hartzidura hasteko. Bertan, hartzidura prosezuak 15 gradu baino gutxiagotan 45 egun iraudu zuen. Behin amaituta eta botilaratu aurretik, barriketan 30 egun gehiago mantendu genuen egur zapore egokia aurkitu ahal izateko.
- Aniana: barrikan hartzitutako ardo zuria
- Viura: 70%; malvasia: 30%
- Mahasti zaharrak: lur pobreko basoak, lurzoru karedun buztinduna
- Alkohola: 14º
- Zerbitzatu: 9º-10º
- Bat egitea: aperitiboak, arrozak, arrainak, itsaskiak, entsaladak eta barazkiak
- Lekua: etxea, jatetxea, poteoa
- Estiloa: gaur egungoa, berritzailea, ausarta eta esklusiboa
DASTAKETA OHARRAK
Kolore zuria, gardena eta distiratsua. Sudurra, aroma barietala, sagar berdea, pinaburua, melokotoia, zitrikoak. Ahoan atsegina eta zaporetsua, garraztasun atseginarekin eta freskotasunaren sentsazioarekin.
Hasieratik gustora dastatu daitekeen arren, bere hartzidura prozesuari esker, ardo honek bilakaera eta garapen ezin hobeak ditu.